XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez

Mikelek ez zekien ezer

Mikel no sabía nada

Buruz nekien poesia hori

Sabía de memoria esa poesia

Banekien ospitalean zegoela

Ya sabía que estaba en el hospital

Ez nekien gaixo zegoenik

No sabía que estuviera enfermo

Banekien zertan ari zineten

Ya sabía qué estabais haciendo

Ba al zenekiten dantza egiten?

¿Ya sabíais bailar?

Ez zekien nola atera handik

No sabía cómo salir de allí

Ondo nekizkien galdera guztiak

Sabía todas las preguntas

ARIKETAK

1. Aditz-formak ikasteko, pasa itzazu iraganera ondoko esaldiak:

1. Lagun guztiek dakite eskiatzen.

2. Amak badakizki zuen sekretu guztiak.

3. Ba al dakizu Pili Parisa joana dela?

4. Telebista piztu dugu, baina ez dakigu zer programa aukeratu.

5. Herriko kontu guztiak dakizkizu.

6. Zuek ondo dakizue nork egin zituen pintada horiek.

7. Ez dakizkit zuen izen guztiak.

8. Badakit esan behar ez diren gauzak esan nituela.

9. Gaixoa, ez daki non sartu den!

10. Dena dakiela uste du, baina beharrezkoena ez daki: lasai bizitzen.

11. Ondo dakit Fisika, baina Kimika ikasteko daukat.

12. Ba al dakizu zertaz ari diren?

13. Oso motelak gara, ez dakigu dantza egiten.

14. Zer dakizue egiten?

15. Ez dakite nora jo.

2. Bete itzazu hutsuneak jakin aditzaren iragana erabiliz (gogoan izan batzuek -en, -ela, -enean, -elako edo horrelako atzizkiren bat daramatela):

1. Orain ikasi du zerbait, baina hasieran ez ... ezta kontuak egiten ere.

2. Nahi duzuna esango duzu zuk, baina gure gurasoek guk baino gutxiago ....

3. Garai batean behar beharrezkoa zen daktilografia; hori ez ... ez zuen lanik aurkitzen.

4. Lehen ba ... zuen izenak, baina zahartu naiz eta ahaztu zaizkit denak.

5. Zergatik joan ziren horren goiz? Ez al ... bostetan zela partidua?